Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu bart Donostian eta Gasteizen, edukiontziak erre dituztelakoan. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, 33 eta 38 urteko bi gizon dira, eta haiek kale erasoekin zerikusirik ote duten ikertzen ari da Ertzaintza.
Donostian Bergara kalean atxilotu dute 33 urteko gizonezkoa, Elkano kalean edukiontzi bat sutan zegoela ikusi ondoren. Ertzaintzak esan duenez, 2000an bonba mehatxu faltsua egiteagatik zigortu egin zuten gizonezko hura.
Gasteizen, berriz, Domingo Beltran kalean atzeman dute 38 urteko gizona, kasu horretan, sei edukiontzi erretzea leporatuta. Ertzaintzaren arabera, edukiontziak erre dituela onartu du hark, atxilotu dutenean.
EUSKAL HERRIA
Bi lagun atxilotu dituzte Donostian eta Gasteizen, edukiontziak erretzea egotzita
Kale erasoekin zerikusia ote duten ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu