errepideak

Bi lagun hil dira errepideetan, autoek harrapatuta

Gaur goizeko seiak aldera gizon bat hil da A-8ko Aritzeta gasolina-zerbitzugunean, Bilborako norabidean. Gizona, atzerritarra, auto batek harrapatuta bertan hil da eta Ertzaintzak Bilborako norabideko bide bat itxi du ezbeharra ikertzeko. Atzo iluntzean, berriz, 20:15ak inguruan, Barakaldoko neska bat hil zen beste auto batek harrapatuta. Ezbeharra N-637 errepidean izan zen, Zamudion. Beste auto batekin istripua izan ondoren, autotik jaitsi eta une hartan bazterretik zihoan beste auto batek harrapatu eta bertan hil zen neska. Auto horren gidaria atxilotu du Ertzaintzak.

2004ko abenduaren 23a
13:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Bestalde, Gordexolako sarreran beste istripu bat izan da, BI-2604 errepidean. Hiru autok elkar jo dute eta ondorioz pertsona bat arin zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.