Aurrez aurre jo dute bi autok, eta errepidea erabat itxita gelditu da, Nafarroako Foru Gobernuak jakitnarazi duenez.
Oronozko suhiltzaileak eta Trinitarioskoak joan dira istripuaren lekura, gorpuak ibilgailuetatik ateratzera. Anbulantzia eta helikoptero medikalizatua ere joan dira. Foruzaingoa zirkulazioa bideratzen ari da.
Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da.