Hondarribiko istripuan Opel Corsa batek eta Volkswagen Golf batek jo dute elkar, aurrez aurre. Esan bezala, bi pertsona zauritu dira, eta haietako bat, 35 urteko gizonezko bat, autoaren hondakinen artean harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute burdin artetik. Bidasoa Eskualdeko Erietxera eraman dituzte biak, eta osasun egoeraren berri zehatzik ez dute eman.
Ezbeharraren ondorioz, N-1eko bideetako bat moztuta egon da Donostiarako noranzkoan epe batez, baina dagoeneko irekita dago.
Oro har, errepideetan kontu handiz ibiltzeko eskatu dute trafiko arduradunek, izotz handia baitago bide bazter askotan, bereziki, Araban eta Nafarroan.
Errepideak