emakumeen aurkako indarkeria

Bi mutil gazte atxilotu dituzte Bizkaian emakumeen kontrako erasoengatik

2010eko apirilaren 20a
12:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 25 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan, emakumeen kontrako erasoak leporatuta.

Atzo arratsaldeko ordubatak inguruan dei bat jaso zuten Balmasedako etxebizitza batetik, pertsona arrotz bat etxe horretara sartu zela salatuz. Esandako lekura joan zirenean emakumezko batek ireki zien atea; gizonezko bat zegoen berarekin, eta biek arropa hautsita eta zauri txikiak ageri zituzten. Emakumeak azaldu zien harreman labur bat izan zuela mutil horrekin, eta bera irtetzera zihoan unea baliatuz baimenik gabe etxera sartu zitzaiola. Ondoren, liskarra izan zen bien artean.

Bart goizaldeko ordubatak aldera, berriz, Galdakaotik jaso dute deia. Esandako lekura iristean, emakume atek agertu die eztabaidan ari zirela lepotik heldu diola senarrak. Hainbat arrasto ageri zituen andreak, eta, ondorioz, senarra, atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.