Neskatoaren lagunek eman zioten erasoaren berri udaltzain bati. Zenbait ikerketa egin ondoren, ustezko erasotzaileetako batEibarko Egogain autobus geltoki aldera joan zela jakin hala izan zuen, eta han atxilotzeko modua izan zuen. Behin harrapatuta, Eibarko Ertzainetxera eraman zuten eta EAEko Poliziaren esku utzi zuten. 21 urteko mutil gazte bat da atxilotua, A.G.M. inizialak dituena.
Halaber, bortxaketan parte hartu zuen beste mutila identifikatzea lortu zuten Eibarko udaltzainek: J.O.G. 18 urtekoa, Eibarkoa. Nolanahi ere, bigarren lagun hori atxilotu duten ez du argitu Ertzaintzak.
Genero indarkeria