Bi pankarta kentzeko agindua eman dute
DONOSTIA. Espainiako Auzitegi Nazionalak ustez «terrorismoa» goratzen zuten bi pankarta kentzeko agindu zion atzo Ertzaintzari, presoen eta «hildako etakideen» irudiak zituztela argudiatuta. Donostiako Portu Zaharrean zeuden, eta Dignidad y Justiciak salaketa ipini eta egileak identifikatzeko eskatu du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu