NAFARROA

Bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñean, Mendillorriko gazte egunaren harira

Desordena publikoa eragitea eta agintearen aurka "atentatzea" leporatzen diete. Bideoa: Gazte mugimenduaren salaketa (Ahotsa.info) [youtube]https://youtu.be/cAwCEhNQitY[/youtube]

2016ko ekainaren 27a
14:41
Entzun

Gazte Eguna izan zuten ostegunean Mendillorrin, eta hainbat ekitaldiren artean, kalejira zuten antolatuta. Jaia bete-betean zela Espainiako Polizia azaldu zen, eta, jaia baimendua zegoela ziotenen ahotsei entzungor eginez, bertan zeudenei oldartu zitzaizkien. Ondorioz, bost gaztek erietxera joan behar izan zuten, zauriak artatzera.

Espainiako Gobernuko ordezkari Carmen Alba egin zuen gertatutakoaren erantzule gazte mugimenduak, eta Poliziaren oldarraldia salatu zuen. Bide batez, gezurtatu egin zuten erasoaldia eurek eragin zutenik, eta Poliziaren jarrera "guztiz zentzugabea" izan zela gaitzetsi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.