Espainiako Poliziak egindako operazioan 155 pertsona atxilotu dituzte, horietatik bi Bilbon. Gainontzekoak Herrialde Katalanetan eta Espinian atzeman dituzte. Segurtasun indarrek azaldu dutenez, migranteak Txinatik Erresuma Baturaino eramaten zituzten ezkutuan, 20.000 euroren truke.
Duela hiru urte hasi ziren sarea ikertzen, Erresuma Batura zihoazen bidaiarien artean dokumentu faltsuak ugaritu egin zirela ohartu zirenean. Hala jakin zuten sareak Txinan aurkitzen zituela migranteak eta handik Erresuma Batura edo Irlandara eramatea eskaintzen ziela diru kopuru jakin baten truke. Bidean, Bartzelonan egiten zituzten hainbat egun dokumentazio berria lortu arte, eta handik hegazkinez helmugara bidaltzen zituzten.