GENERO INDARKERIA

Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen eta Orozkon euren bikotekideak jotzeagatik

2010eko azaroaren 10a
14:27
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Barne sailak jakinarazi duenez, atzo bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak euren bikotekideak jotzeagatik. Atxiloketetako bat Gasteizen izan zen, 23:30etan. Tratu txarrak salatuz deia jaso ondoren, Ertzaintza etxebizitza batera joan zen, eta bertan 37 urteko gizon batek bere bikotekidea ukabilkada batez eta ostikoz jo zuela onartu zuen.

Beste atxiloketa Orozkon gertatu zen (Bizkaia). Emakume batek bere senarrak aurpegitik heldu eta lurrera bota zuela salatu zuen. Gizonak 69 urte ditu, eta onartu egin zuen emazteak esaten zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.