Haur pornografia

Bi pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoa eta Bizkaian, eduki pedofiloko 100.000 artxibo banatzea egotzita

Interneteko erabiltzaile batek ezarri zuen salaketa, bideo joko bat zelakoan eduki pedofiloko artxiboa deskargatu zuela ohartzean. Operazio berean beste lau lagun ere atzeman dituzte Espainian eta Herrialde Katalanetan.

2009ko martxoaren 30a
17:13
Entzun
Haur pornografia edukiko 100.000 artxibo edukitzea eta banatzea leporatuta bi pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan eta Bizkaian. Operazioa Valentzian (Herrialde Katalanak) hasi zuen Guardia Zibilak eta, Euskal Herriko bi atxilotuez gain, beste lau lagun ere atzeman dituzte Espainian eta Herrialde Katalanetan.

Salaketa Interneteko erabiltzaile batek jarri zuen, bideo joko bat zelakoan eduki pedofiloko artxiboa deskargatu zuenean. Gainera, haurrentzako film bezala identifikatua zegoen artxiboa, Poliziaren arabera.

Guztira, hamazazpi etxebizitza miatu ditu Guardia Zibilak eta horietan haur pornografia zuten 100.000 artxibo inguru aurkitu zituzten ordenagailuetan, CDetan eta DVDetan gordeta zeudenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.