Bi lagun hil dira Ajangizen, baserri batean izandako sute batean

Beste pertsona bat Gernikako ospitalera eraman dute, kea arnasteagatik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Ajangizko Mendieta auzoko baserri batean gertatu da sutea. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Ajangizko Mendieta auzoko baserri batean gertatu da sutea. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2024ko apirilaren 19a
13:20
Entzun

Bi adineko hil dira Ajangizen (Bizkaia), baserri batean izandako sute batean: 73 urteko gizon bat eta 71 urteko emakume bat. Baserriaren barruan zegoen beste emakume bat Gernikako (Bizkaia) ospitalera eraman dute, kea arnasteagatik. Hildako gizonaren emaztea eta hildako emakumearen ahizpa da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, goizeko hamarrak aldera piztu da sutea, Mendieta auzoko baserri batean. Herritar batek eman du abisua, eta larrialdietako zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Baserriaren barruan aurkitu dituzte hildako emakumea eta gizona. Inguruko bizilagun baten arabera, suteaz jabetu direnean, bi gizon saiatu dira baserrira sartzen, baina ke asko ateratzen zen baserritik, eta ezin izan dute.

Suhiltzaileek sutea itzali dute. Gehienbat baserriko lehenengo solairuan izan du eragina. Keak hartu du bigarren solairua. Ertzaintza ikertzen hasi da, zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.