Gizartea

Bi pertsona hil dira gaur uretan itota

Urkuluko urtegian hil da bat, Aretxebaletan; bestea, Martzillan

arantxa iraola
2020ko uztailaren 31
22:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi pertsona hil dira gaur uretan itota. Urkuluko urtegian, Aretxabaletan, 25 urteko gazte bat hil da. Haren lagunek adierazi dute desagertu egin dela uretan; larrialdi zerbitzuak ahalegindu dira erreskatatzen, baina hilda azaldu da. Hainbat urpekari ibili dira gaztearen bila, eta helikoptero bat ere bai.

Beste ezbeharra Martzillan gertatu da. 17 urteko gazte bat Aragoi ibaian bainatzen ari zela, hil egin da. Haren ondoan zeuden pertsonek adierazi dute ibaira salto bat egin ostean desagertu dela; antzuak izan dira hura erreskatatzeko ahaleginak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.