EZBEHARRA

Bi surflari hil dira Zarautzen

Itsasertzera heldu dira beste surflari batzuen laguntzaz, baina larrialdi zerbitzuek ezin izan dituzte onera itzuli.

Larrialdi zerbitzuak Zarauzko malekoian. ZARAUZKO UDALA
2014ko urriaren 5a
09:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo goizean gertatu zen ezbeharra. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi lagun itsasotik atera zituzten Zarauzko hondartzan, surfean ari zirela. Jaurlaritzak emandako xehetasunen arabera, uretan zirela arazoak izan zituzten biek, eta beste surflari batzuek lagunduta heldu ziren itsasertzera.

Larrialdi zerbitzuek artatu zituzten, baina ezin izan zituzten onera itzuli, eta biak hil ziren.

Efe agentziak Zarauzko surf eskola bateko kideei galdetuz zabaldu duenez, olatu handiak zeuden eta bi surflariak ez ziren ezagunak Zarautzen. 44 eta 46 urteko bi anai dira hildakoak, Iruñekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.