Bi turista alemaniar hil dira gaur arratsaldean itota Lapurdin: bata Bidarteko Erregeen Pabiloiko hondartzan (Lapurdi) hil da, eta bestea Angeluko Kortsarioen hondartzan (Lapurdi).
Bidarten, 53 urteko gizon bat hil da itota, 15:00etan. Surflari talde batek itsasbazterrera eraman du turista, eta hura berpizten saiatu dira. Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzuek eta suhiltzaileek gizonaren heriotza baieztatu dute.
Bi ordu geroago, Angeluko Kortsarioen hondartzan, 71 urteko gizon bat hil da. Claude Olive Angeluko alkatearen arabera, turistak bihotz-biriketako geldialdia izan du uretan zenean.
Bi hondartzek ez dute sorospen zerbitzurik joan den igandetik.