Bi urtean bikotekideak hainbat alditan bortxatu duela salatu du neska batek

2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Bilboko Udaltzaingoak E.N.M.M. 22 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo. Neskalagunak —19 urtekoa— haren kontrako salaketa jarri zuen Udaltzaingoan. Hain zuzen ere, haien harremanak iraun duen bi urteetan mutilak hainbatetan bortxatu egin duela salatu du neskak, eta, horrez gain, tratu txarrak eta heriotza mehatxuak ere egin izan dizkiola. Udaltzaingoaren iturrien arabera, neskak jakinarazi du haurdun zegoela, mutilak emandako jipoiaren ostean izan zuela abortu bat, duela hilabete batzuk. Igande goizean jo zuen neskak Bilboko udaltzainengana, urduri eta negarrez. Haren testigantzaren arabera, labana batekin mehatxatu izan du sarritan, eta elkarrekin bizi ziren etxean itxita atxiki izan du gela batean. Azken asteotan hainbat aldiz jo eta bortxatu duela ere leporatu dio neskak mutilari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.