Bi urteko kartzela zigorra gizon batendako, alabari sexu abusuak egiteagatik

56 urte ditu gizonak, eta bortz urtez ezin izanen da biktimarengana hurbildu.

Sexu indarkeria salatzeko mobilizazio bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
Sexu indarkeria salatzeko mobilizazio bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko urriaren 31
16:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi urteko kartzela zigorra ezarri dio Nafarroako Auzitegiak gizon bati, alaba adingabeari sexu abusuak egiteagatik. 56 urte ditu gizonak, eta bortz urtez ezin izanen da biktimarengana hurbildu, eta bertze bortz urtez zaintzapean aske egon beharko du.

Gainera, 10.000 euro ordaindu beharko dizkio alabari, eta bortz urtez ezin izanen da baliatu guraso ahala, tutoretza edo zaintza eskubideez.

Sententziak dioenez, 2011 eta 2021 bitarte gertatu ziren erasoak. Horrengatik adingabeak «ondorio psikologikoak» dituela nabarmendu dute. Fiskaltza, akusazio partikularra eta defentsa akordio batera iritsi dira. Izan ere, fiskaltzak bortz urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen hasieran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.