Bi urtez preso eduki ostean absolbitu egin dituzte bi lagun

Oihana Elduaien Uranga.
2012ko uztailaren 25a
18:23
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Zunbeltz Bedialuneta eta Igor Martin, bi urtez preso eduki ostean, eta biak berehala aske uzteko agindu du. Hil honetan bertan haiekin batera epaitutako Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Olatz Lema ere absolbitu egin ditu auzitegi horretako aurreneko zigor salak. 

Ez da gauza bera gertatu auzi berean epaitu zituzten Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarretarekin. Iparragirreri eta Badiolari hamarna urteko zigorra jarri die, "talde terroristako kide" izatea eta "kalte terroristadun" bina delitu egitea egotzita. Alkortari "talde terroristari laguntzea" egotzita bost urteko zigorra jarri diote, eta Zubizarretari hiru urteko zigorra, "osasun publikoaren kontrako delitua" egitea leporatuta.

Tortura salaketa gogorrak egin zituzten epaituek epaiketan. Epaiak dio atxilotuak inkomunikatuta zeudenean defentsak eskatutako neurriak aplikatu egin behar zirela, "inkomunikazioaren benetako kontrola errazteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.