gizartea

Bi zaldi hil dira Usurbilgo borda bateko sutean

2011ko apirilaren 22a
18:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Sute bat izan da gaur Usurbilgo borda batean, eta bertan ziren bi zaldi hil egin dira. Santu Enea auzoan izan da ezbeharra.

Txabola bera kiskaltzeaz gain, inguruko 800 metro koadrotan kalteak eragin ditu suak. Suhiltzaileak 2:40etan iritsi dira hara, baina ordurako sua zabalduta zegoen, haize handiaren eraginez. 6:30ak aldera itzali dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.