«Gainkostu handiak egon dira Bidegin, EAJk kudeatu duen garaian». Horixe salatu du Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugartek, Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2010ean Bidegiri buruz egindako txostena izan du mintzagai. Adjudikatutako lanen aurrekontuen eta gastatutakoaren arteko aldea 282 milioi eurokoa izan dela nabarmendu du.
Bilduren eta EAJren arteko haserrea piztu du agerraldiak. Ugartek «datuak manipulatu eta asmatu» dituela erran du EAJko bozeramaile Aintzane Oiarbidek. «Gorrotoak ulermena nahasten» diola erantzun dio diputatuak. Aralarrek, berriz, kezka agertu du Bidegiri egotzitako gainkostuei buruz.
Bidegin gertatutako «gainkostu handiak» salatu ditu Ugartek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu