Bideokamera bat aurkitu dute Arrasateko taberna bateko komunean

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du. Udalarentzat «oso larria» da.

Arrasateko Udaltzaingoaren ibilgailuak. ARRASATEKO UDALA
Arrasateko Udaltzaingoaren ibilgailuak. ARRASATEKO UDALA
jakes goikoetxea
2025eko otsailaren 10a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Neska batzuek bideokamera bat aurkitu zuten atzo goizaldean Arrasateko (Gipuzkoa) erdiguneko taberna batean. Kameraren berri eman zieten tabernariei, eta tabernariek udaltzainei deitu zieten. Udaltzainek komunak miatu zituzten, eta ez zuten kamera gehiago aurkitu. Haien bulegora eraman zuten kamera.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, eta lekukoen testigantzak bilduko ditu. Arrasateko Udalarentzat, gertatutakoa «oso larria» da, eta, gaur kaleratutako ohar batean, «ikerketa sakona» eskatu du. Harremanetan jarri da «hainbat eragilerekin» eta gainerako alderdi politikoekin, haiei egoeraren berri emateko eta hurrengo urratsak hitzartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!