Lehen heltzen da Etxebest bozen %41,75arekin, Louis Labadot komunista da bigarren %31rekin. Hirugarren Beñat Elkargarai, abertzale eta ezkertiar-ekologistaz osatu zerrendarekin, %14,35 eta azkena Mathias Davant sozialista, %13,72rekin.
Mixel Etxebestek aitzina sendoa izanagatik beste norbaiten beharra izan dezake auzapezgoaren atxikitzeko. Erran behar da lau hautagaiek bigarren itzulian mantentzeko aukera dutela.
Lurralde elkargoaren kontra diren Labadot eta Davantekin nekez ikusten da Elkagarai ados jartzen, bainan errana du bestalde arazoak dituela Mixel Etxebesten herriko etxearen kudeatzeko moldearekin.