EUSKARA

Bihar amaituko da lan mundua euskalduntzeko konferentzian izena emateko epea

Ostegunean egingo dute biltzarra, Arrasaten. [Vimeo]http://vimeo.com/67926698[/Vimeo]

2013ko ekainaren 10a
16:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Datorren ostegunean egingo dute lan mundua euskalduntzeari buruzko konferentzia, Arrasaten. Bertan izena emateko epea bihar amaituko da, eta antolatzaileek bideo bat egin dute egitasmoaren berri emateko.

Kontseiluak prestatu du osteguneko biltzarra. Lau ataletan banatu dute egitaraua: Euskaraz lan egin nahi dut, Euskaraz erosi nahi dut, Euskaraz saldu nahi dut eta erakundeen inguruko atal bat. Azken horretan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioetako, Eusko Jaurlaritzako eta Kataluniako Generalitateko ordezkariak ariko dira hizketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.