AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, bihar eramango dituzteAuzitegi Nazionalera, Fernando Grande Marlaska epailearengana, astearte goizaldean Espainiako Poliziak atxilotutako lau nafarrak. Hain zuzen ere, atzeman zituztenetik inkomunikatuta daude Poliziaren esku Aurken Sola, Xabier Rey, Araitz Amatriain eta Sergio Boado. ETAkokomando bat osatzea leportu diete lau gazteei, eta loja batean lehergaiak eta bi pistola aurkitu dizkietela zabaldu dute polizia iturriek. Hala ere, haien kontrako operazioa "prebentiboa" dela adierazi du egunotan Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak.
Inkomunikatuta dauzkatela-eta kezkatuta daude atxilotuen senideak; Nafarroan azken hilabeteetan atxilotu dituztenek torturak salatu dituztela eta, beren hurkoak egoera berean egon daitezkeen beldur dira. Hori dela eta, habeas corpus eskubidea ezartzeko eskatu, eta epailearen aurrera deklaratzera berehala eraman zitzatela galdegin zuten auzitegian. Auzitegi Nazionalak, ordea, ukatu egin du eskea.
Inkomunikatua dituztenak torturatu ditzaten saihesteko zenbait epailek ezarri izan duten protokoloa ezartzeko ere eskatu zuten abokatuek: konfiantzazko medikuek atxilotuak ikusi ahal izatea, atxiloaldia bideoz grabatzea eta senideei atxilotuak non eta nola dauden esan diezaietela. Fernando Grande Marlaska epaileak, ordea, ez duela protokoloa ezarriko jakinarazi du.
Atzo, Sola bere etxea miatzera eraman zuten, berriz, Iruñera.
Atxiloketak
Bihar eramango dituzte epailearengana azken sarekadako atxilotuak
Astearte goizaldean Espainiako Poliziak atzeman zituenetik inkomunikatuta daude Aurken Sola, Xabier Rey, Araitz Amatriain eta Sergio Boado. Tortura saihesteko protokoloa ukatu egin diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu