Gizartea

Bihar irekiko dituzte Gasteizko kirol azpiegiturak

Langileek eta enpresek akordioa lortu dute, eta grebarako deia bertan behera utzi dute.

jarraia137316.jpg
2017ko uztailaren 27a
07:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Astelehenaz geroztik itxita egon dira Gasteizko igerileku publikoak. Greban zeuden langileak lan hitzarmena negoziatzeko eskatuz. Udalak jakinarazi duenez, bitartekari lanak egin ditu enpresen eta langileen artean, eta akordioa lortu dute. Langileak ados agertu ostean, grebarako deia bertan behera utzi dute.

Langileek patronalari eskatzen zioten sinatzeko sektorearen herrialde hitzarmena, eta halaxe egingo du. 2015ean amaitu zen aurrekoa, eta, ordutik, Aiteko eta Disport Eki enpresek ez dituzte langileen eskariak aintzat hartu. Langileen azken eskaintzari erantzun ere ez ziotela egin salatu zuten langileek. Soldata igoera ere eskatzen zuten, eta lortu dute.

Hilaren 31ra arte greba egiteko prest zeuden, baina akordioa egin ostean, bihar itzuliko dira lanera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.