Urriaren 12a

Bihar lana egin edo ikasteko deia egin du Batasunak

Bihar, urriak 12 Hispanitatearen Egunean lanera eta eskolara joateko deia egin du Batasunak. Batasuneko bozeramaile Joseba Permachek azaldu duenez urriaren 12a "ezin da jaieguna izan euskaldunentzat". Izan ere, "Euskal Herriaren ukazioa eta euskaldunen eskubide politikoen ukazioa adierazten dituen jaia da" biharkoa Batasunaren iritzian.

2005eko urriaren 11
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Gainera, bihar Barakaldon izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Batasunak. AAMk deitu du manifestazioa Konponbide Demokratikoaren bidean. Alde Hemendik! Utzi Pakean Euskal Herria! lelopean. Manifestazioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Anaien parketik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.