Gaur 15:00ak arte izan da ezker abertzaleko buruzagi historikoari azken agurra Barakaldoko tanatorioan emateko aukera. Jende ugari hurbildu da hara, agur hori eman eta familiari dolumina agertzera. Besteak beste, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria eta Iñaki Uria Egunkaria -ko kontseilari ordezkari ohia han izan dira.
Nolanahi ere, bihar izango da berriro Idigoras agurtzeko aukera: goizeko bederatzietan Zornotza jaioterrira eramango dute ezker abertzaleko buruzagi zenaren gorpua, hango udaletxeko batzar aretoan ezartzeko. 16:45ak arte Zornotzan zabalik egongo da hil kapera. 17:00etan hileta elizkizuna egingo diote Larreako Karmengo Amaren Santutegian. Ondoren, 18:00etan haren burkideek omenaldia egingo diote Zornotzako Herriko Plazan eta ekitaldi politikoa ere izango da.
Jon Idigoras hil da