Erakundeen bikoiztearen inguruan Eusko Jaurlaritzak osatu duen txostena hobetu daiteke, Ibone Bengoetxea Eudeleko lehendakariaren ustez. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Bengoetxeak esan du eskuduntzetan oinarrituta dagoela txosten hori egiteko ikerketa, baina, nabarmendu duenez, ez dago batere argi zein diren udalen eskumenak. Horregatik, haren ustez, «herri ikuspegitik begiratuta, ikerketa ez da zehatza».
Astelehenean hitz egin zuen Bengoetxeak gaia lantzen ari den legebiltzarreko batzordean. Argi esan zuen udalek ez dauzkatela zehaztuta beren konpetentziak. Haren iritzian, hau da bikoizteen arazoa konpontzeko egin beharrekoa: «Zer egitea nahi dugun aztertu behar da, egiten ari garena egin beharra al dagoen, eta hori guztia zenbat kostatzen den eta nork egingo duen».
Jaurlaritzaren txostenaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 403 milioi euro gastatzen dira erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzu bikoiztuetan. Bengoetxeak galdetu zuen «herritarren beharrak erantzuteari» ez ote zaion utziko bikoizteak zeintzuk diren ados jartzen badira eta zerbitzu horiek kentzea erabakitzen badute.
Bikoizketen ikerketa hobetu daitekeela uste du Ibone Bengoetxeak
Eudelek galdetu du «herritarren beharrei erantzuteari uztea» ez litzatekeen zerbitzu batzuk baztertzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu