Bikotekide ohia semaforo baten aurka bultzatu, eta lurrean zegoela ukabilkadak emateagatik 53 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian. Lanetik kanpo zegoen ertzain batek egin zuen atxiloketa, Gros auzoan gertatu zen erasoa zuzenean ikusi ondoren. Emakumeak arreta medikua behar izan zuen aurpegian eta buruan zituen zauriak sendatzeko. Genero indarkeria leporatzeaz gain, eraso delitua ere egotzi diote; hala, ertzainak jakinarazi du gizonak eraso egin ziola ihes egiteko ahaleginean.
Bi urteko zigorra
Bestalde, Errenteriako bizilagun bati bi urteko espetxe zigorra ezarri dio epaileak, emaztea eta eskizofrenia zuen seme bati tratu txar psikologikoak emateagatik. Tratu txar horiek «urteetan» gertatu zirela ebatzi du epaileak, eta gaur egun emakumeak arreta psikologikoa behar du, urteetan bizitako egoerak «segurtasun falta» eta «depresiorako joera» eragin baitiote.
Bikotekide ohia jipoitzeagatik, gizon bat atxilotu dute Donostian
Urteetan emazteari eta semeari tratu txar psikologikoak eman zizkien gizonarentzat, bi urteko kartzela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu