Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, bart gauerdian gertatu da erasoa bikotea bizi zen etxean, Hondarribiko Arrantzale Auzoan. Norbaitek etxebizitza horretan iskanbila handia gertatzen ari zela oharrarazi zion Ertzaintzari. Hara joan zirenean aurpegia odoletan zuen emakume batek ireki zien atea, eta senarrak jo zuela esan zien ertzainei.
Handik gutxira 52 urteko I.J.S.A. atxilotu zuten, eta emakumezkoa anbulantzian eraman zuten Bidasoaldeko Erietxera. Urrian ere I.J.S.A. atxilotu egin zuten, orduan ere emaztea jotzeagatik.
Emakumeen aurkako indarkeria