San Martzial egunean ere ez dute etenik izan Irunen emakumeen aurkako erasoek. Apirilean emakume bat hil zuten. Atzo, berriz, gizon batek bikotekideari eraso zion herriko taberna batean, 08:15ean. Eztabaidan hasi zen bikotea, eta gizonak buruan eta lepoan zauritu zuen andrea, botila hautsi batekin. Bidasoa Ospitalean (Hondarribia, Gipuzkoa) dago, baina ez larri.
Bilgune Feministak deituta kontzentrazioa egin zuten eguerdian Irunen, Udalari neurriak eskatzeko. Eusko Jaurlaritzak esan du guztien egitekoa dela indarkeriaren aurka aritzea. Batzar Nagusiek, PSE-EEk, Aralarrek, EBk eta EAk ere salatu dute erasoa.
Bikotekideari botila hautsi batez eraso dio gizon batek Irunen, eta lepoan zauritu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu