BIKTIMAK

2015eko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
2013ko udaberrian bi emakume hil zituela onartu zuen atzo Juan Carlos Aguilarrek. Hona jazotakoaren laburpena:

Maureen Ada Otuya. 29 urte zituen. Jatorriz, Nigeriakoa zen; Gasteizen bizi zen, baina tarteka Bilbora joaten zen, eta han hil zuen Aguilarrek, 2013ko ekainaren 2an. Zen4 gimnasiora eraman zuen goizaldean, eta hamabi orduz jipoitu; Otuya ihes egiten saiatu zenean entzun zituzten haren oihuak bizilagunek, eta Ertzaintzari deitu zioten. Poliziek konorterik gabe aurkitu zuten biktima, eskuak eta oinak lotuak zituela, eta lepo inguruan soka bat zuela; «eraso basatia» jasan zuela adierazi zuten ertzainek. Otuyak hiru egun egin zituen koman, oso larri, baina azkenean hil egin zen.

Jenny Sofia Rebollo. 40 urte zituen, eta bi umeren ama zen. Jaiotzez, Kolonbiakoa zen, baina BIlbon bizi zen. Ikerketaren arabera, 2013ko maiatzaren 25ean hil zuen Aguilarrek. Hark onartuta jakin zuten krimenaren berri ertzainek: atxilotuta zegoela aitortu zuen, eta, gero, emakumearengorpuzkiak topatu zituzten, gimnasioan eta akusatuaren etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.