gizartea

Bilboko bi bizilagun hil dira Espainian, mendian

Palentzian zendu dira, Curavacas mendian. Anaiak dira hildakoak, Bartzelonakoak. Guardia Zibilak uste du eskalatzen ari zirela izan zutela ezbeharra.

2010eko urtarrilaren 27a
21:55
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bilbon bizi ziren bi anaia hilda aurkitu dituzte gaur Palentzian (Espainia), Curavacas mendian. Atzotik ari ziren mendizaleen bila, eta goizean topatu dituzte Guardia Zibilak eta Gaztela eta Leon erkidegoko erreskate taldeko kideek hilik.

J.J.R.P. (35 urte) eta D.R.P. (26) dira hildakoak. Bartzelonakoak ziren.

Guardia Zibilak uste du eskalatzen ari zirela izan zutela ezbeharra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA