euskAL HERRIA

Bilboko Gregorio de la Revilla kalean goizean emandako bonba abisua gezurrezkoa izan da

Norbaitek Alonsotegi kaleko telefono kabina batetik eman du abisua eta lehergailuak 9.45ean eztanda egingo zuela ohartarazi du.

2009ko uztailaren 3a
11:58
Entzun
Bilboko Gregorio de la Revilla kalea itxi du Ertzaintzak, norbaitek 9:00ak inguruan SOS Deiaki bonba abisua eman ostean. Mehatxu hori gezurrezkoa izan dela jakinarazi du Ertzaintzak.

Alonsotegi kaleko telefono kabina batetik eman dute bonba abisua eta lehergailuak Gregorio de la Revilla kaleko 1,3 eta 5 zenbakien ondoan 9:45 inguruan eztanda egingo zuela ohartarazi dute.

Badaezpada, ertzainak inguruko etxeak hustu ditu, baina jada normaltasunera itzultzen ari da egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.