Aurtengo Bilboko Aste Nagusian txupina botatzeko arduradun izendatu behar zuten herenegun Sonia Polo, baina Carlos Garcia PPko ordezkariak Poloren anaia euskal presoa dela salatu zuen. Presoen aldeko ekintzetan parte hartzea ere egotzi zion Garciak. Jarrera horren aurrean, Jaien Batzorde Mistoko presidenteak, Isabel Sanchezek (EAJ), Bilboko Konpartsen elkarteari Poloren izendapenaren inguruan hausnarketa egiteko adierazi dio "bilbotarren sentimenak ez urratzeko asmoz". Sanchezek hautaketa bilera bertan behera uztea erabaki zuen, eta oraingoz Polo Eguzkizaleak elkarteko ordezkariari txupina jaurtitzea ukatu diote.
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak nabarmendu du Polo "errugabea" dela eta haren anaia kartzelan egotea ez dela txupina jaurtitzeko hautagaitzatik kentzeko arrazoia.
Bilboko Konpartsak EAJ, PSE-EE eta EBko kideekin biltzeko asmoa du eta Poloren aurkako jarrera bideratzen saiatzea du helburu. "PPk irabazkin politikoa atera nahi du Aste Nagusiaren kontura", salatu du Bilboko Konpartsa elkarteak.
gizartea
Bilboko jaietako txupina jaurtitzea ukatu diote emakume bati, euskal preso baten arreba delako
PPko Carlos Garcia ordezkariak Sonia Poloren anaia euskal presoa dela eta presoen aldeko ekintzetan parte hartzen duela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu