Politika

Bilboko manifestazioari ez dio oztoporik jarri Auzitegi Nazionalak

Dignidad Y Justicia elkartearen debeku eskera atzera bota, eta bilbotar talde batek autotederminazioaren alde biharko deitutako manifestazioa baimendu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek. Epailearen iduriko, deitzaileetako zenbaitek iraganean Batasunarekin harreman eduki izanak ez du adierazten ekitaldia erakunde politiko horrek antolatu duenik.

2006ko abuztuaren 24a
19:12
Entzun
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarekin bat eginez, epaileak ez du delitu zantzurik sumatu Bilboko herritar talde batek egindako deialdian. Euskal Herriak autodeterminazioa izango du lelo manifestazioak, eta bihar 12:00etan aterako da Plaza Eliptikotik (Moyua plaza).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.