Bilboko Metroan lanuztea egingo dute gaur, CCOOren babesik gabe
BILBO. Bilboko Metroko langileek lau orduko lanuztea egingo dute gaur, 06:30etik 08:30era eta 18:30etik 20:30era.Atzo zuzendaritzak proposamen bat egin zien sindikatuei, baina, ELAk adierazi duenez, ez da «nahikoa». CCOOk, berriz, ontzat jo du eskaintza eta ez du lanuztera deituko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu