Azken denboraldian hainbat izan dira metroko langileek jasandako irainak eta erasoak. Pasa den uztailaren 29an Getxoko metro geltokian izandako borrokek erakusten dute egoera nolakoa den. Orduan Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen. Istiluetan 10 pertsona zauritu ziren.
Luis Delgado Enpresa Batzoderko presidenteak jakinarazi duenez “istiluak izan zirenetik Ertzaintza etorri zen arte denbora gehiegi pasa zen”. Honekin segurtasun indarren arteko “koordinazioa” eskatu du Delgadok. Erasoen ildotik “ gure nahia langileek segurtasunez lan egitea da. Langileek lanera urduri eta beldurrez joatea jasaezina da”, gaineratu du. Bestalde, Bilboko Aste Nagusia laister hasiko da eta festetan arazoak gehitzen dira. Irtenbideak bilatzeko asmoarekin agertu da eta langileen segurtasuna bermatzeko deia egin du Delgadok.
Bien bitartean, sindikatuek, besteak beste CIM, ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT,abuztuaren 16an lanuztea egiteko deialdiari eutsi diote. Hain zuzen ere Metro Bilbao enpresari proposamen zehatzak ipini dizkiote mahai gainean eta horiek aintzat hartzen ez baditu Aste Nagusian protesta larriagoak egingo dituztela iragarri zuten joan den astean.
Enpresa Batzordea osatzen duten sindikatuen ustez -ELA, CIM, CCOO, LAB, ESK eta UGT-beharrezkoa da metroko segurtasunean diru eta baliabide gehiago jartzea. Metroko langileen kontrako erasoak saihesteko, bestalde, prebentzio neurri gehiago hartzeko eskatu dute, bai eta udaltzaingoekin eta Ertzaintzarekin jardun eta koordinatzeko protokoloak behingoz indarrean jartzeko ere.
Langileek herritarrak deitu dituzte euren Enpresa Batzordeak antolatu dituen protestaldietan parte hartzera: «Mobilizazioak Metro Bilbaoko langileen eta hiriko trenaren bezero guztien segurtasuna bermatzeko dira».
Garraioak
Bilboko metroko langileek protesta egin dute segurtasun eske
=iIrain, mehatxu eta erasoei, Stop=i lelopean Bilboko metroko langileek elkarretaratzea egin dute gaur. Azken asteetan izandako erasoak eta iskanbilak baretzeko segurtasun neurri gehiago beharrezkoak direla salatu dute langileek. Gainera, sindikatuek abuztuaren 16an lanuztea egiteko deia egin diete langileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu