Bilboko metroko lanuzteei eusten diete sindikatuek
BILBO. Bilboko Metroko Zuzendaritzak eta sindikatuetako ordezkariek ez dute akordiorik erdietsi, eta, beraz, sindikatuek eutsi egingo diete ekainaren 14rako, 16rako eta 21erako deitutako lanuzteei. Rafa Valencia ELAko ordezkariak esan duenez, metroko zuzendaritzak ez du proposamenik egin, eta ordezkariak uste du zuzendaritza «denbora galdu nahian» dabilela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu