Pasa den ostiralean Mexikotik Bilbora itzuli zen gizon bat Bilboko Basurtuko Ospitalean dago A gripea izan dezakeelakoan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez, A gripearen adierazgarriak diren sukarra, eztula, buruko mina eta ondoeza ditu gizonak. Hala ere, gaitza duen ala ez jakiteko odol analisien zain dago.
Gizon horrek A gripea duela baieztatzen bada, Euskal Herriko bigarren kasua izango litzateke. Izan ere, Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalean atzo alta eman zioten 30 urteko bilbotar batek ere, A gripea zuela baieztatu zuten.
gizartea
Bilboko ospitalean dagoen gazte batek A gripea izan dezake
A gripearen adierazgarriak diren sukarra, eztula, buruko mina eta ondoeza ditu gizonak, Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu