Politika

Bilboko Udalak Espainiako bandera jarri du, epea bukatu baino hiru egun lehenago

Goizeko ordubietan ipini du. Bandera egunero eta udaletxeko toki esanguratsuan jartzeko agindu zion EAEko Auzitegi Nagusiak.

2008ko apirilaren 4a
14:02
Entzun 00:00:0000:00:00
EAEko Auzitegi Nagusiak Espainiako bandera jartzeko agindua zion Bilboko Udalari, eta honek epea bukatu baino hiru egun lehenago jarri du. Hain zuzen, bart ipini du, goizeko ordubiak aldera.

Iazko azaroan, bandera egunero eta udaletxeko toki esanguratsuan jartzeko agindu zion EAEko Auzitegi Nagusiak Udalari, "bandera hori nazioaren sinboloa baita, eta aberriaren subiranotasun, independentzia, batasun eta osotasun adierazle". Otsailaren 7an horretarako bi hilabete epea eman zion. Udaletxeko erlojupearen ondoan ipini du Udalak gaur, ikurrinarekin batera.

Ezker abertzaleak eta herri mugimenduetako hainbat kidek aste honetan ere Espainiako bandera ez jartzeko eskatu diote Udalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.