Bilbon 29 urteko gazte bat hil dute, tiro bat jota, eta Ertzaintza ikertzen hasi da

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gizon gazte bat hil egin dute Bilbon, tiroz jota. 29 urte zituen. Larri zaurituta ailegatu zen Basurtuko Ospitalera, baina hango sendagileek ezin izan zuten suspertu. Sabelean jaso zuen tiroa gazteak. Furgoneta batean eraman zuten 29 urteko gizona ospitalera, astelehen gauean, 23:15 aldera. Erietxeko atean utzi zuten, eta, ondoren, autoan ziren pertsonek ihes egin zuten.

Medikuek berehala artatu zuten gaztea ospitalean, baina sabelean zituen zauriak hagitz larriak ziren eta ezin izan zuten deus egin. Erietxera ailegatu eta zenbait ordutara hil zen gizon gaztea, atzo goizaldean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Ertzaintza ikertzen hasi da dagoeneko, Bilbon gertatutakoa argitze aldera. Zendutako gaztea Basurtuko Ospitalera eraman zuten pertsonak identifikatzeko lanari ekin diote ertzainek, gaztea nork eta nola tirokatu zuen jakiteko as- moz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.