Tito Aceves Bilboko Udaleko Azpiegitura eta Mantenu zuzendariordeak dimisioa aurkeztu du gaur lehengo ostegunean A-8an Basurto parean Udalaren lan batzuengatik sortutako auto ilara luzeagatik, eta onartu egin dio Jose Luis Sabas Lan eta Zerbitzuetako batzordeburuak.
Aceves zen Basurton Bentazarra pasabidea kentzeko arduraduna, baina lanak ez zituzten behar bezala egin, eta trafikoan arazo handiak sortu zituen horrek. Iñaki Azkuna alkateak berak barkamenak eskatu zituen.