Gizartea

Bilbon desagertutako 92 urteko gizonezko baten bila dabiltza

2008ko irailaren 16a
15:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Abuztuaren 19an Bilbon desagertu zen 92 urteko gizonezko baten bila dabiltzala jakinarazi du gaur Ertzaintzak, eta herritarrei laguntza eskatu die. Jose Fernandez Ruiz izena du gizon hark, eta Mazarredo zumarkaleko 12.aren parean ikusi zuten azkeneko aldiz.

Adinekoak gorpuzkera arrunta du, Ertzaintzak dioenez, eta 1,60 metroko altuera eta 58 kilogramoko pisua. Ile zuri eta leuna dauka, baina buruaren aurrealdean burusoila da. Begi marroiak ditu.

Telefono zenbaki bat zabaldu dute: 944 063 588. Gizonaren argazkia www.ertzaintza.net webean ikus daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.