ezbeharra

Bilbotar bat hil da auto istripu batean

Bart gertatu da ezbeharra, A-8 autobidean, Kantabrian (Espainia).

2014ko urriaren 9a
17:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Castro Urdiales parean hil da K. A. O. bilbotarra. Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkaritzaren arabera, 1980. urtean jaiotakoa zen. Azaldu dutenez, lehenik porlanezko horma bat jo du haren ibilgailuak. Kolpeak autotik jaurti du gidaria, eta errepidean zebiltzan beste auto batzuek harrapatu dute.

Gauerdian gertatu da istripua, A-8 autobideko 146,8 kilometroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.