Gizartea

Bilbotik eta Gasteiztik adingabeko etorkinak bidaltzen dituzte Galiziara

Galiziako adingabeko zentroek egiaztatu egin dute hango egunkari batek gaur atera duen albistea, eta diote erakunde publikoetako gizarte hezitzaileen ekimenez iristen direla etorkinak. Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek ukatu egin dute informazioa. Galiziako Fiskaltzak ikerketa hasiko du.

2008ko azaroaren 8a
17:07
Entzun
Gaur La Voz de Galicia egunkariak argitaratu du Bilbotik eta Gasteiztik adingabeko etorkin ugari bidaltzen dutela Galiziara, euskal erakunde publikoetako gizarte hezitzaileen ekimenez, eta Galiziako adingabeko zentroek egiaztatu egin dute albistea. Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek, aldiz, ukatu egin dute hori gertatzen dela. Hala ere, adingabekoen Galiziako Fiskaltzak ikerketa hasiko du.

Etorkin horietako gehienak Marokokoak direla dio aipatutako egunkariak, eta Galiziako Poliziak Coruñara abuztutik haietako asko heldu direla antzeman duela. Kazetaren arabera, Bilbotik eta Gasteiztik autobusez joaten dira, gizarte hezitzaileek txartelak erosita. La Voz de Galicia-k dio kide horiek Galizian adingabeko zentroetan izena emateko esaten diela.

Abuztutik adingabeko 23 etorkin sartu dira hango zentroetan, eta Poliziak uste du beste hainbatek ez dutela izenik eman. Egunkariak dio batzuk bakarrik agertu direla Coruñan, dokumentaziorik gabe eta hiriko Udaltzaingoaren egoitzaren helbidea idatzita paper batean.

Carlos Mariscal Gante fiskalak badu polizia txostena, eta EAEko Justiziari gaia ikertzeko eskatuko dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.