Bilduk dio «errealitatea onartu arte» ez dela Eudelen izango

Koalizioak EAJ, PP eta PSE-EEri ohartarazi die funtzionamenduaren inguruan eztabaida egitea ezinbestekoa dela

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Eudelen ez duela parte hartuko jakinarazi du Bilduk. Zehazki, maiatzaren 17an egingo den batzarrera ez direla joango jakinarazi dute Ibai Iriarte Tolosako alkateak eta beste hainbat hautetsik. Aurrekontu berria onartzekoa daEudel udalen elkartea egun horretan. EAJk, PPk eta PSE-EEk udal hauteskundeen osteko «errealitate berria» onartzen ez duten bitartean ez dutela elkarte horretan parte hartuko ohartarazi du Bilduk.

Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotziak nabarmendu zuen Bilduren ustez «arduragabekeria» dela «errealitatea onartzen ez dutenek» egoera honetan Eudeleko aurrekontuak onartzea. Izan ere, Bilduren irudiko, ezinbestekoa da Eudelen funtzionamenduaz eztabaidatzea.

Egoerari konponbidea jarri nahi dio Bilduk, eta gaia landu beharraz behin baino gehiagotan ohartarazi duten arren, «bereziki EAJ», erantzunik ez dutela jaso salatu dute. «Ez dugu interesik txikiena ere sumatzen eztabaidari eusteko». «Eztabaidari ihes egin nahi dietenen zain egoten denbora askoz gehiago egoteko asmorik ez dugu», jakinarazi dute.

Eztabaida argia egiteko garai dela uste dute. Baina, halakorik ezean, koalizioak Eudelen egin beharreko lanaz hausnartuko dutela ohartarazi dute, Donostian emandako prentsaurrekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.