EH Bilduk eskatu du ez sortzeko gela «berririk» 2 urteko umeentzako

0-3 zikloaren ikuspegi «osoa» izan behar dela aldarrikatu du, eta mozio bat eraman du Nafarroako Parlamentura, hori defendatze aldera.

0-3 zikloaren aldeko protesta bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
0-3 zikloaren aldeko protesta bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
arantxa iraola
2024ko apirilaren 27a
17:00
Entzun

Nafarroan 0-3 zikloaren defentsan ari direnen artean ozendutako eske bat da ez dela sortu behar 2 urteko umeentzako gela «berririk» aparte eskola publikoetan. Horixe berretsi du orain EH Bilduk, Nafarroako Parlamentura eraman duen mozio baten bidez. 0-3 zikloaren ikuspegi «osoa» izan behar dela aldarrikatu du, eta ikuskera hori aintzakotzat izanda hartu behar direla arloa hobetzeko eta indartzeko erabakiak.

Heldu den ikasturtean 0-3 zikloko lehen zikloa sare publikoan doanekoa izango dela iragarria du Nafarroako Gobernuak, eta 2 urteko umetxoentzako gelak irekiko dituztela zentro publikoetan, «proba pilotu» modura. Hezkuntza komunitateko kide askok auzitan jarri dute erabaki hori, ordea, iritzita 0-3 zikloa bere osoan kontuan hartzen duela. Horien ikuskera jaso nahi izan du EH Bilduk mozioaren bidez. Maiatzaren 2an eztabaidatuko dute Nafarroako Parlamentuan.

Zikloaren kudeaketa «homogeneizatzera» egin behar dela uste du koalizio abertzaleak, eta horregatik utzi behar zaiola zenbait erabaki hartzeari. Esan du egungo lege irizpideek argi zehazten dutela 0-3 zikloaren izaera hezitzailea, eta erakunde arteko «planak» egin behar direla orain eskaintza hori ahalik eta onena izan dadin.

Izan ere, EH Bilduren arabera, oraindik askotarikoak dira zikloan ari diren zentroak, eta aski tankera desberdinetakoak: Nafarroako Gobernuaren ardurapeko eskolak badira, udalenak, pribatuak eta ikastetxe pribatuetan irekitakoak. «Eskaintza unibertsala izateko asko falta da», deitoratu du. «Eta herri eta auzo askotan eskaintza ez da osoa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.