Bilduko Garbiñe Elizegik eskuratu du alkatetza
BAZTAN. Ezkerra taldearen babesa jaso zuen Bilduk atzo Baztango Udalean, eta, ondorioz, koalizio horretako Garbiñe Elizegi izendatu zuten alkate. Bilduk bost hautetsi ditu Baztanen. Haien botoa jaso zuen Elizegik, bai eta Ezkerrako bi hautetsiena ere. UPNk ere bost zinegotzi ditu Baztanen. NaBaik bakarra du, eta boto zuria eman zuen atzo.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu