Natxo Urkixo Bilduren hautagaia izendatu zuten atzo Laudioko alkate datozen lau urteetarako. Koalizioko zinegotzien sei botoak jaso zituen, EAJko hautagai Mikel Lasak bere alderdiko seienak jaso zituen moduan. PPko bi zinegotziek Lasari eman zioten botoa, baina horrela ere gehiengo osorik ez zuen lortu. PSE-EEk bi zinegotzi ditu Laudion, eta horiek EAJko hautagaia babestu izan balute, harena izango zen alkatetza. Ordea, PSE-EEkoek euren hautagaiari eman zioten botoa, argudiatuta ez dela posible izan EAJrekin akordio orokorrik egitea. Horrenbestez, Urkixo izendatu zuten alkate, haren zerrendak jaso zuelako boto gehien. Omnia herri plataformako zinegotzia abstenitu egin zen.
Laudioko alkatetza EAJk izan zuen 1987ra arte. Juan Jose Ibarretxe zen orduan alkate, baina Pablo Gorostiaga HBko kideak ordezkatu zuen. 1991tik 1999ra EAJk izan zuen berriro agintea Laudion, eta 1999an Gorostiagak hartu zuen berriro. Azken zortzi urteetan, Jon Karla Menoyo EAJko kidea izan da alkate.
Bilduko Natxo Urkixok eskuratu du Laudioko Udaleko aginte makila
LaudioPSE-EEk bere hautagaiaren alde bozkatu duenez, EAJk eta PPk ezin izan diote alkatetza kendu Bilduri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu